Aki Kaurismäki
Aki Kaurismäki | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aki Olavi Kaurismäki |
Jaiotza | Orimattila, 1957ko apirilaren 4a (67 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paula Oinonen |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Tampere (en) : informazio-zientziak |
Hizkuntzak | finlandiera suediera portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, aktorea, zinema ekoizlea, antzerki zuzendaria, zinema gidoilaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jean-Pierre Melville |
|
Aki Olavi Kaurismäki (Orimattila, Finlandia, 1957 -) finlandiar zinema-zuzendaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema-zuzendari izateaz gainera, aktore, ekoizle eta gidoigile ere bada.
Frantziako Nouvelle vague joeraren mireslea da. Anaia Mikarekin batera, laurogeiko hamarkadan Finlandian egin den zinematografia mundu osoan erakutsi du. Oso film ankerrak eta gogorrak egiten ditu, eta kritika onak jasotzen ditu gehienetan zinema-jaialdietan.
Finlandiaren gainbeherari buruzko hiru filmeko sorta bat egin du: Itzalak paradisuan (1986), Ariel (1988) eta Pospolo-lantegiko neskatila (1990). Komediak ere egin ditu Leningrad cowboys rock taldeko musikariak protagonista direla. Munduko musika-talderik okerrena izan arren, oso umore fina dute, eta horrek Estatu Batuetako musika-giroko ateak ireki dizkie.
Beste film batzuk: Soldatapeko hiltzailea kontratatu dut (1991), Bohemia bizitza (1992), Hodei iragankorrak (1996), Juha (1999), Iraganik gabeko gizona (2002), Argiak ilunabarrean (2006), Le Havre (2011).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aki Kaurismäki |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.